ARTISTAK

HÄLLAS

2011n Suedian sortuak, Hällas Mendizabalara iritsiko dira rock progresiboaren eta heavy klasikoaren erraietatik, argi eta garbi duten arma batekin: “adventure rock” deitzen dioten estilo bereziarekin. 70eko hamarkadako psikodelia, hard rockaren epika eta fantasiazko kondairak gogorarazten dituen atmosfera narratiboa nahasten duen soinu‑bidai bat da. Panorama izeneko disko berria aurkeztuz Vitoria-Gasteizen, mitologia, egurra, altzairua eta distortsioa uztartzen dituen odisea soniko batean murgilduko gaituzte. Rockak oraindik magia duela sinesten dutenentzako errituala izango da.

Facebook Instagram  Instagram
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.